Berriketa gelan, linean eta sisteman erregistratuta
dauden taldeko beste kide batzuekin topa zaitezke, eta lineako elkarrizketa
manten dezakezu haiekin. Elkarrizketa mota hori bereziki erabilgarria da
kideek ez baldin badaukate elkartzeko aukerarik. Ideia ona da astean ordu
jakin batzuk jartzea, kontaktuak maiztasun batez mantentzeko.
Berriketa gelako pantailan 3 zati daude: zati handienean mezu guztiak daude. Applet batean oinarrituta ez dagoenez, pantaila hori 20 segundotik 20 segundora eguneratuko da, iristen diren mezu berriekin. Eskuineko barrak berriketan ari diren kide aktiboak adierazten ditu, eta minutu oro eguneratuko da. Behean ‘testu eremua’ aurkituko duzu, bertan zure testua gehitzeko. Hori egin ondoren, ‘bidali’ botoia sakatu eta zure mezua hurrengo eguneratzean zabalduko da (“Enter” botoia sakatuz, lerroko tarte bat egingo duzu testu eremuan). Berriketa gela uzteko, klikatu ‘saio bukaera’ estekadura.
Zu bakarrik irtengo zara berriketa gelatik, eta ez sistema osoa. itzuli |