Egutegia – gertaerak sortzea eta ezabatzea

‘Gertaerak’ laukian dagoen lehenengo eremuan eskatutako uneko hilabetearen eguna azaltzen da, eta ondoren, gertaera baten hasiera eta bukaera adierazteko dauden laukiak. Lehenetsita dago egun osoa hautatzea, baina egun jakin baterako, hasierako eta bukaerako ordua sar daiteke. Aukera hori gauzatzea behatzetarako errazagoa izan dadin, idatzi beharrean, erdiko markoan (egunaren ikuspegia) azaldutako orduan klika dezakezu. Lehenengo, hasierako orduan klikatu behar da, eta gero amaierako orduan. Gogoratu behar da JADANIK hitzordua edo gertaerak badituzu, mezu bat jasoko duzula, gertaera gatazkatsuak dituzula adieraziz.

”Testua” eremuan, gertaera idatz daiteke; “oharra” eremuan, gertaera horrekin lotuta dagoen iruzkina sar daiteke, eta iruzkin hori eguna hautatzen denean ikusi ahal izango da, sagua lauki urdinaren gainean jarrita. ‘Baliabideak’ hautatzeko eremuan, norberaren gertaerarekin lotutako baliabideren bat erreserba daiteke.

Hurrengo lerroan, gertaera behin bakarrik gertatuko den (lehenetsitako aukera), edo maiztasunez gertatuko den. Adibidez:

  • Egunerokoa, ad. egunero (ad. "egunero, 9:00etatik 10:00etara"),
  • Asterokoa, ad. astero, halako egunean (ad "asteartero")
  • Hilerokoa, ad. hilero, halako egunean (ad. "hilero, 12an"),
  • Urterokoa, ad. urtero (ad. urtebetetzeak, urteurrenak)
Ondoren, errepikatzen den gertaeraren azken eguna adierazi: lehendabizi eguna, gero hilabetea, eta, azkenik, urtea.

Amaitzeko, hautatu behar da gertaera sortu edo ezabatu nahi duzun. Aldi berean gertaera bat baino gehiago ezabatu nahi izanez gero, hobe da zerrenda ikuspegira aldatzea, eta gertaerak ezabatzea haien ondoan agertzen den botoi gorria klikatuz. Bertan, gertaera guztiak aurkitzen ez badira, “Gertaeren zerrendan” klikatu behar da, agenda/gertaeren zerrenda osoa lortzeko eta ezabatu ahal izateko.


itzuli