Fitxategiak

‘Fitxategiak’ moduluaren barruan, taldeak guztientzat garrantzitsuak diren fitxategiak konparti ditzake. Adibidez, guztien laguntzaz editatzen diren dokumentuak, edo kide guztientzat interesgarriak diren artikuluak –hala nola, programetako kodeak birkokatzeari buruzkoak, eta eskoletarako zeregin fitxategiak–.

Eskuineko taulan erabilgarriak diren fitxategi guztiak azalduko dira. Fitxategiaren izenaren ondoan, beste xehetasun batzuk aurkitu ahal izango dituzu, esaterako, erabiltzaileak ezaugarriei buruz egindako iruzkinak, kategoria, gorde zen data, eta fitxategiak berez duen tamaina.

Fitxategia jaitsi daiteke izenean klikatuz. Bakoitzak bere fitxategiak ezaba ditzake ezkerrean ageri den lauki gorrian klikatuz (ezin da berrezarri); berde koloreko botoiak adierazten du fitxategi hori irakurtzeko soilik eskubidea daukazula. Taula antola daiteke zutabearen goiburuan klikatuz.

Erne:.html, .txt, .gif or .jpg luzapenak dituzten fitxategiak zuzenean zabalduko dira goitik behera, eta ezin izango dira gorde. Horrelakoetan, saguaren eskuineko botoiaz klikatu eta “honela gorde” edo “estekadura honela gorde” aukerak hautatu ahal izango dituzu.

Ezkerreko forma erabiliz, fitxategiak gorde daitezke, bakoitzak fitxategiaren bidea bere aparailuan zehaztuz. Kategoria eta fitxategiaren iruzkinak txertatu behar dira. Azkarrago egin daiteke fitxategia “Arakatu” botoiaz hautatuz gero, eta fitxategia disko gogorrean aurkitu denean, botoi-ikonoan klikatuz gero, horrela, fitxategia zerbitzarira igoko da. “Gainean idatzi” aukera hautatuz gero, fitxategien gainean idatz daiteke izen bera erabilita, bestela ohartarazpen bat agertuko da. Atzipen aukeren bitartez, fitxategi baterako atzipena itxi daiteke; hurrengo aukerak daude: nik erabil dezaket, talde osoak edo taldeko kide batzuk bakarrik erabili ahal izango dute.

Fitxategi jakin bat bilatu nahi izanez gero, sekzio nagusiko bilaketa erabili behar duzu. Bilaketak hitz gakoak aurkituko ditu taulen, kategorien eta iruzkinen izenen artean, eta behar diren fitxategiak irekiko dira.


itzuli