Eskaeren segimendurako sistema

Eskaeren segimendurako sistemaren bitartez (batzuetan “arazoen txartelen sistema” ere deitua), talde batek bere produktu edo zerbitzuetarako euskarria administratzea dauka.
Bezeroaren orrialdeak rts_cust.php izena du. Orrialde horrek ez du identifikazioaren beharrik. Bezeroak bere kontsulta ikus dezake egiteko dauden kontsulta guztiekin batera. Era berean, ezagupen basean bila dezake (bandera “irekita” dagoela ebatzi diren eskaera guztien bilduma da), eta forma bat bete, eskaera berriari hasiera emateko. Eskaera bidaltzean, bezeroak baieztapen erantzuna jasoko du posta elektronikoaren bitartez, eta eskaera, orduan, datu basera eramango da, eta –kategoriaren arabera– era automatikoan esleituko zaio talde edo pertsona bati.


config.inc.php fitxategian $rts_cust_acc aldagaia 1ean gaiturik badago, posta elektronikoa soilik eskatuko da; bestela, bezeroak ‘kontatuen’ zerrendan egon beharko du, eta haren deitura sartu beharko da.
Pantaila nagusian, eskuin aldean, erabiltzaileak aukera bat dauka berari esleitutako eta egiteko dauden eskaera guztiekin. ‘Zerrenda’ edo ‘RTS’ botoia klikatzean, zerrenda bat azalduko da goialdean, eskuinean, eskaera guztiak dituelarik.

Lehenengo lerroa iragazkia da, zerrenda luzeak saihesteko. Ezkerrean dagoen zenbakian klikatuz gero, eskaeraren forma azalduko da. Eskaera zuri esleitu bazaizu, iruzkina gehi dezakezu, eskaera gelditu edo eskaera bezero beraren beste eskaera batekin jarri. Eskaera burutuz gero, bezeroak eskaeraren erantzuna daukan posta elektronikoa jasoko du, eskaeraren estatusa “ebatzita” izango da orduan, eta –atzipena irekita badago– ezagupen sekziotik sartu ahal izango da.
Administratzaileak kategoriak eta erabiltzailea edo taldea esleitzea dauka. Bezeroak kategoria hautatuz gero, era automatikoan esleituko zaio eskaera erabiltzaileari edo taldeari.


itzuli