Egutegia hautatzea

Pantailaren ezker aldeko lehenengo sekzioan, egutegia ikusteko hainbat aukera daude:
  • Eguneko ikuspegia: Taulako egun bakar batean klikatzea (uneko hilabetearen egunak ez direnak desgaituak izango dira); eskatutako eguna erdiko markoan azalduko da. Testuaren ondoan dagoen botoi urdinaren gainera sagua eraman eta era horretan oharrak ikusi ahal izango dira. Gertaera horretarako baliabideren bat egonez gero, lauki berdea azalduko da hori gogorarazteko.
  • Asteko ikuspegia: Hasierako egutegian, ezkerreko markoan dagoen asteko zenbakian klikatu behar da.
  • Hilabeteko ikuspegia: Urtea eta hilabetea hautatu behar dira, eta hilabetea goitik behera zabalduko da. Aurreko hilabetera eta hurrengora ere joatea egongo da, alboetan dauden '>' eta '<' botoien bitartez. Markoan espazioa mugaturik dagoenez, testuaren lehenengo 3 letra soilik azalduko dira. Gertaeraren hasiera eta bukaera zehaztasunez jakin nahi izanez gero, sagua botoi urdinaren gainera eraman behar da.
  • Gertaeren zerrenda: “Gertaeren Zerrenda” estekadurak gertaera guztien kronologia erakutsiko du. Gertaeraren bat ezabatzeko, gertaeraren ondoan dagoen botoi gorria klikatu behar da. Gordetako baliabideak ikusteko, “baliabideen zerrenda” estekaduran klikatu behar da, pantaila nagusiaren ezkerreko markoan.


itzuli