Modulu honek oharretarako blok txiki bat dauka. Oharrak
norberak bakarrik ikusi ahal izango ditu. Goiko erlaitzetik ‘oharrak’ hautatuz gero, dauden ohar guztiak azalduko dira zerrendaturik, izenburua eta lehenengo 200 letra azalduko direlarik. Izenburuan klikatuz gero, goitibeherako oharra ageriko da. Hurrengoak dira dauden aukera nagusiak: ohar bat gehitu, aldatu eta ezabatu. Pantaila nagusitik (saio hasieraren pantailaren ondoren) badago zerrenda bateko ohar bat hautatzea, era horretan gertaera goitik behera zabalduko da. Irekita dagoen leiho horretan bertan, oharra zuzenean editatu edo ezabatu daiteke. Era berean, oharra taldeko beste kide bati posta elektronikoaz bidaltzea dago. Kontuan hartu: ohar baten gehieneko tamaina, gaur egun, 4.000 (lau mila) letrakoa da. |