Baliabideak

Baliabideak dira gertaera jakin batentzat dauden “erraztasunak”: gelak, autoak, proiektoreak edo baita konpainiako kafetegia ere :-)
Gertaera bakoitzari baliabide bat esleitzea dago. Gertaera sortzean, baliabidea hautatu behar da ‘rec’ forman. Baliabide hori ordu jakin horretarako erreserbaturik badago, ohartarazpen mezua jasoko duzu, baliabidea erreserbatu duen pertsonaren izena adieraziz. Ezinezkoa da baliabide bera bi aldiz erreserbatzea.
Egutegiaren gainean dagoen “Baliabideen zerrenda” estekaduraren bitartez, baliabideak erreserbatutako gertaera guztiak azalduko dira. Baliabideen egoera egun jakin batean zein den ikusi nahi izanez gero, ‘baliabideak’ hautatu behar duzu taldeko ikuspegian, eta ikusi nahi duzun eguna txertatu behar duzu.
Goiko nabigazio barran, ‘rec’ erlaitza sakatuz gero, baliabide guztiak eta horien xehetasunak dituen taula agertuko da.


itzuli