‘Laguntza’ moduluak taldeko kideen lan
orduak (ikasketa orduak) administratzen ditu, eta lan egunak esleitzen dizkie
proiektuei. Pantaila nagusian (‘saio hasiera’ sartu ondoren), goiko ezkerraldean, bost botoi azalduko dira; lehenengo lauren bitartez, ‘laguntza txartelean’ zuzenean datuak sartzeko: ‘hasiera’, ‘bulegotik kanpo’, ‘bulegora itzulirik’ eta ‘amaiera’. Botoi horietako batean klikatuz gero, ekintza baieztatu nahi den galdetuko da, eta datu basean erregistratu egingo da hurrengo ekintza burutu arte. Azken botoiak bulegoan dauden pertsonen izenak ikusteko aukera ematen du. Sagua botoi gainera eramanez gero, zerrenda azalduko da. Uneko egoera eduki nahi izanez gero, ‘egutegia’ modulua eguneratu behar da (‘egutegia’ erlaitzean klikaturik, edo F5 sakatuz), eta zerrenda era automatikoan eguneratuko da. ‘Laguntza’ erlaitzean behin klikatuz gero, hilabete jakin batean dauden mugimenduak azalduko dira. Erregistroan aldaketak sar daitezke hori egin eta gero, baina, sistemaren konfigurazioaren arabera, egin berri diren aldaketak adierazten dituen posta elektronikoa igorriko zaio nagusiari era automatikoan. Beheko sekzioan, lanegun batean, hainbat proiekturi denbora esleitzea dago. itzuli |