Oharra: Instalazioa egin den bitartean, “root”
izeneko supererabiltzaile bat (admin) sortu da. Talde guztietarako atzipena
dauka. Hala ere, zuk beste admin bat sortzen baduzu, eta talde bat esleitzen
badiozu, haren ekintzak talde zehatz horren barruan mugaturik egongo dira.
- Erabiltzailearen administrazioa:
Hemen, erabiltzaile bat gehitu, aldatu edo kendu egin dezakezu.
Sortu edo aldatu: hurrengo eremuak bete behar dira: ‘deitura/izengoitia’,
‘pasahitza’ eta ’inizialak’ (3 eta 6 letra bitartean);
eremu guztiak aukeran daude (hutsetik sortzen badira, gero editatu egin
daitezke).
"Atzipen eskubidea" eremuak erabiltzailearentzat diren pribilegioak
eta egutegia ikusgarria izatea kudeatzen ditu:
- Partaidea erabiltzaile bat izan daiteke. Erabiltzaileak
beste partaide edo talde baten gertaerak ikus ditzake, EZ ordea
gertaeren testua. “Nagusiak” testua
ikus dezake (oharra, berriz, ez), eta proiektuetarako estatistikak
ere sor ditzake. Admnistratzaileak gertaeren testua
ikus dezake, eta ‘admin.php’ fitxategiarekin lan egiten
du.
- Bigarren parametroak pertsona jakin baten egutegia
beste pertsona batzuek ikus dezaketen edo erabilera pertsonalerako
den adierazten du (administratzaileak lehenetsi dezake horiek konpartitzea).
Adibidez: 'uy' adierazpenak hurrengoa esan nahi du: erabiltzaile
arrunta, egutegia besteentzat ere ikusgarria. 'cn' adierazpenak
hurrengoa esan nahi du: nagusiak ez du nahi beste batzuek haren
egutegiak ikusterik.
‘Hizkuntza’ eremuak erabiltzaile horrentzako
hizkuntza definitzen du. Eremua hutsik baldin badago, sistemak hizkuntza
bilatuko du nabigatzailean. Horrek huts egiten badu, ingelesa izango
da lehenetsitako hizkuntza.
Ezabatzea: Hurrengo informazio parametroak ezabatuko dira: erabiltzailearen
parametroa, haren profilak, agenda eta “Egiteko” adierazten
duen zerrenda. Era berean, foroen barruko hariak, liburu markak eta
horri dagozkion fitxategiak ere ezabatu egingo dira. Oraindik aktibaturik
dauden baina erabili ez diren “botoak” ere ezabatu egingo
dira. Erabiltzailearen izena oraindik proiekturen batean agertzen bada,
ohartarazpen bat bidaliko da. ‘Ezabatu’ funtzioa
ezin da berrezarri.
- RTS Kategorien administrazioa:
Eskaeren segimendurako sisteman kategoriak sartzean, sartzen ari diren
eskaerak era automatikoan talde edo erabiltzaileei esleitzea dago. Horretarako,
RTS kategoria sortu eta aldatu behar da, eta, hasiera batean, kategoria
horren ardura izango duen taldeko erabiltzailea hautatu. Ondorioz, eskaera
zehatz guztiak pertsona edo talde horri esleituko zaizkio.
- Liburu marken administrazioa:
Erabiltzaileek ‘aukerak’ izenekotik administratzen dituzten
eragiketa arrunt guztiez gain, administratzaileak liburu markak ezaba
ditzake (hautaketa bat baino gehiago, ‘ctrl’ teklaren bidez
eta sagua klikatuz). Beste funtzio bat, oso ona, baliorik gabeko loturak
frogatzea da. Lotura jakin bat funtzionatzen ari ez bada, hurrengo pantailaratzean
laukiak erabili ahal izango dira gaitu gabeko loturak hautatzeko. Dena
dela, kontuz ibili eta lotura partikular baterako zerbitzaria ez badabil,
eta zuk zuzena dela uste baduzu, ez ezabatu, aurreko ekintza ezin baita
berrezarri.
- Foroa:
Aukera horren bitartez, zahartutako “hariak” ezaba daitezke.
Hautatutako epearen arabera, gehieneko epea 60 egunekoa izaten da (seguruena,
ekintza hori burutu aurretik, kopia bat egin nahi izango duzu). Oharra:
artikuluak soilik aztertuko dira antzinatasuna egiaztatzeko, eta ez
hari osoa!
- Berriketa:
Berriketaren transkripzioak gordetzea: lotura horretan klikatzean, berriketaren
transkripzioa disko gogorrean gordetzeko aukera dago, kopia bat edukitzeko,
edo segimendua egin ahal izateko. Fitxategian elkarrizketaren azken
hariak agertuko dira, hau da, chat.php fitxategian ezarritako hari kopuru
handiena (lehenetsitako balorea: 2000)
Berriketatik zaborra ezabatzea: Azken erabiltzaileak saioari bukaera
ematea ahaztu badu, badaude, oraindik, aktibatutako fitxategia eta berriketaren
fitxategia. Berriketa erabiltzen duzun hurrengo aldian berriro idatzi
egingo dira, baina orduan horiek ezabatu nahi baduzu... botoi horren
bitartez ezaba dezakezu zabor hori. Mesedez, egin ezazu berriketa funtzionatzen
ari ez denean bakarrik!
itzuli |