Kontaktuen administratzailea

Kontaktuen administratzaileak kanpoko kontaktuak antolatzen ditu, eta talde bereko kideen informazioa erakusten du.

Kanpoko kontaktuak:
Zuk sortutako kanpo kontaktuei buruzko zerrenda azalduko da, baita taldeko beste kide batzuek “irekita” dauzkaten kontaktuak ere. Deituran klikatuz gero, beste orrialde bat irekiko da, kontaktuari buruzko informazio guztia duena. Hortik kontaktuari buruzko informazioa editatu daiteke, baita ezabatu, esportatu edo v-card bezala gorde ere. Kontaktu berria sortuz gero, eta taldeko beste kide batzuek xehetasunak ikusi ahal izatea nahi izanez gero, ‘baimenduta guztientzat’ hautatu beharko da kontaktuen editore orrialdearen azken lerroan.

Taldeko kideak:

Pantaila horretan zerrenda bat aurkituko duzu, taldeko kide guztiei buruzko informazioa duena. Posta elektronikoan klikatzean, instalatutako aplikazioa (adibidez, Outlook Express) ireki egingo da, kide horri posta elektronikoa bidaltzeko.

Deitura ez den beste irizpide baten arabera zerrenda antolatu nahi izanez gero, aukeratutako zutabearen izenburuan klikatu behar duzu. Berriro klikatzean, antolaketa lehengora aldatuko da. Zerrenda horretan antolamendu iragazkia instala daiteke, bilaketa teklatuaren bitartez egitean, pantaila nagusiaren eskuineko markoan dagoen laukia erabiltzen denean. Era horretan, bilaketarekin bat datozen pertsonak bakarrik agertuko dira.

itzuli